jueves, 14 de marzo de 2013

ESPECIES DE ESPACIOS


Liburu hau irakurtzen hasi bezain pronto ezer ez nuela ulertuko pentsatu dut, baina bukatu dudanean guztiz pentsaera aldatu dudala konturatu naiz. 
Hasiera batean arraro samar egin zait, denbora eta espazioaren azalpenarekin galduta egon bainaiz, baina irakurtzen joan ahala gauzez konturatzen hasten zara, hots, espazio guztiak denborarekin elkar loturik doazela. 


Dena den, liburu honetan interesgarriena orrialdea, ohea, logela, apartamentua eta ateari buruz hitz egiten hasten denean ailegatzen da nire ustez. Oso ondo azaltzen du zer nolako espazioa eratzen duen elementu bakoitzak.
Espazio bakoitza funtzio bat betetzen du, baina funtzio partikular horiek betetzen duen espazioa aldakorra izan daiteke.
Baita oso interesgarria iruditu zait liburuan agertzen den esaldi bat; “etxe baten eguneroko bizitzaren jarduera bakoitza ordutegi bati dagokio eta ordutegi bakoitzari apartamentuaren pieza bat dagokio”. Horrekin oso ondo laburtzen du espazio-denbora kontzeptua eta gaur egun dugun ideia, hau da, egungo arkitekto batek denboraren arabera erabiltzen diren espazioak soilik ikusten ditu, hots, gauean lo egiteko logela, gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko ordutegietan sukaldea, arratsaldeetan eta denbora librea dugunean egongela… eta espazio guzti horiek espazio askeak dira bata besteengandik. Horregatik oso interesgarria iruditu zait idazleak bere esperientzia propioak azaldu izateak, horrekin edonon eta edonoiz edozein espazio erabili dezakegula ulertu dudalako, hau da, ez denbora ezta espazioa kontuan izanik baizik eta bakoitzaren sentsazioak erabiliz.  



lunes, 11 de marzo de 2013

HABITATA

KOKAPENA

Habitata sortzeko aukeratu dudan tokia Bilbo inguruko “Monte Abril” deitutako mendian kokatzen da, txikitan hainbestetan gurasoekin joaten nintzen inguruan. Pinudi artean dagoen zelaia da, mendiz, zuhaitzez eta erreka txiki batez inguratua. Baita errepide txikia aurretik pasatzen da ere, sarrera errazteko asmoz. Oso leku lasaia da: berdea, klima euritsuari esker; isila, nahiz eta txorien eta errekaren soinuak eten; handia, inguruan zuhatitzak baino ez ikusteak mugarik ez duela ematen baitu; baina baita lau ikasle gazteentzat egokia ere, komunikazioak garrantzitsuak direlako ikasteko garaian batez ere, eta leku honen ezaugarri handia bilbo hiritik bi kilometro ingurura dagoela da.
Etxebizitza modernoa baina naturarekin akorde doana eta lau gazteentzat praktikoa eta polita dena da helburu nagusia hemen.








 PROIEKTUA

Eraikin hau baso erdian kokatuta dago, zuhaitzez inguratua dagoen zelai zati batean. Horregatik inguru horrekin harremana izango zuen habitat bat eratu behar nuen.

Hasteko, kanpotik ikusita ez zuen paisaiarekin kontraste handirik egin behar, hori dela eta, praktikoki posible zen fatxada gehiena kristalezkoa da, hain gogorra ez zedila izan, horrela aurretik ikustean etxearen atzean ezkutatzen den zelaia ikus daiteke. Gainera, bi solairuz eratuta dagoen eraikina denez hain “mazakote” ez iruditzeko.

Zelaia aldapa txikia duenez aurreko partea zorutik altxatuta dago, lurrari aldaketa minimoa egiteko asmoarekin, horrela etxe azpian berdea hasten jarraituko du. Horren ondorio mendebaldera dagoen sarrera maila batzuk izatea da.



Prozesuan zehar eginiko krokisak
Prozesuan zehar eginiko krokisak
 Barrutik leku finkoaren gai nagusia basoa dela esan dezaket, hau da, zuhaitzak inguruan dagoen garrantzitsuena direnez, horrekin erlazioa mantentzeko, zati mugikorrera eramaten duten hormak dira estruktura eratzen dutenak. Horrela, sartzerakoan, zuhaitzak inguratu behar direla iruditu behar da.
Esan beharra daukat, espazioa txikiegia zenez agian gai horren antzematea zaila izatea, baita leku finkoa eta mugikorraren plantak praktikoki berdinak izatea ere. Berez, zati finkoaren gainean plataforma antzeko bat kokatzen da eta, espazio mugikorra handitu nahian, alboetara horma gehiago ipiniko ziren leku mugikor bakoitzera igotzeko.





Planoak:
Oin finkoa

Oin mugikorra

Oin finkoa + mugikorra


A-A' ebaketa

B-B' ebaketa

C-C' ebaketa






NIRE LOGELA

Nire logela etxearen parterik garrantzitsuena da niretzat. Honetan behar dudan
lasaitasun eta intimitatea lortzen dut. Behar bada pareten kolore argiak eta altzari zuriek lasaitasun horretan laguntzen dute. Dena den, ohearen oheburukoa mantentzen den pareta bioleta kolorekoa da, kontrastea lortzeko. Korridore luze baten ostean, atea zeharkatzean ohe handiarekin topatzen naiz, bi gau-mahai artean. Eta ohearen kontrako paretan armairuak pareta alde batetik bestera estaltzen du. Logelaren bi parte garrantzitsu hauen artean txoko berezi bat dago, besaulki batekin, non irakurri, etzan eta atseden hartzen dudan. Logela hainbat koadroz inguratuta dago, garrantzitsuak niretzat,
txikitako argazkiak edo nik margotutako lanak besteak beste. Baina, agian, logelaren parterik gogokoena ohearen eskerrean dagoen leihotik ikusten ditudan bistak dira, mendiz osatuak batez ere, Bilbo bezalako hiri batetik aldentzen laguntzen didatenak.




Eta klaseko ariketan klase kide batek ulertu zuenaren marrazkia hurrengoa da, ez da asko aldendu baina gauza batzuk argiago adierazi ahal izan nituela konturatu naiz.



DIKOTOMIAK

ZERUA ETA INFERNUA

Yang – Ying adibidez ez da zentzu zorrotzean termino dikotomiko pare bat, ekialdeko irakaskuntzaren aldaera guztiak terminoak elkar ez baztertzean bat datozelako, baizik eta bere artean osatzen eta sostengatzen dira.

Zaharren eta gazteen arteko azpi-zatiketak, hiria eta zelaia, beltz eta zuriak, elementu komun posibleak desberdintasunen alde ez aitortzeko uzten dira.

Zeruaren eta infernuaren arteko Dikotomia gizakiaren ekintza on eta txarren arteko bereizketa bezala azal zitekeen, sinestean gauza onak eginez zerura joango zarela eta txarrak eginez infernura.

Zer da ongia? gizakiak zuzena bezala aitortzen duena baino ez dela esan dezakegu. Zer da gaitza? zalantzarik gabe lehen definizioaren kontrakoa da, baina, ba ahal dakigu benetan zer dagoen ondo eta zer gaizki?

Ongia eta gaizkiari dagokionez subjektiboa dela uste dut, mundua ez da zuri eta beltza, bereiztea ikasten baduzu grisa aurki zenezan, guztiei irekia dagoen burua izan behar baituzu mundu honetan, guk amorragarria bezala ikusten duguna beste pertsona edo kultura batzuei arrunta irudi daiteke, ikusten duten eredua baita. Arrazoi asko daude pertsonek egiten duguna egiteko. Eta horren arabera ez legoke egon behar iragan edo etorkizun bat (bereziki etorkizuna), munduan egon bitartean orainaldia bizi eta disfrutatu beharra dago. J



ZER DA ARKITEKTURA?

Arkitektura azken finean eraikitzeko artea da. Baina emaitza horretara ailegatzeko prozesu luze eta garrantzitsu bat igaro behar da. 

Arkitekturan ametsak, bakoitzaren ideiak, imajinazioa, sentsazioak, originaltasuna…etab. fusionatzen dira espazio bat eratzeko, edozein motatako espazioa, arkitektura ez baita soilik eraikin bat, arkitektura eratutako lekua baita, inguruarekin erlazio zuzena izan behar duena. Horregatik denboran zehar estilo ezberdinak egon dira, momentu bakoitzaren arabera pentsaera asko aldatu baita.
Baina arkitekturan ere teknika bat eraman behar da, hau da, eraikitzen den obra mantenduko dela bermatzeko ezagutza izan behar da. Bere erabilerarako egokia dela jakinez eta baita era bateko estetika izango duela ere. Eraikitzean diseinua eta estetika garrantzitsuak direlako ere, horretan oinarritzen baita gizakiak begi bistan izango duen sentsazioa zein izango den, hots, arte ederrekin baita erlazio zuzena du.

Eta horretan datza arkitekto baten lana, arte honen ezagutza handia izatea egokia den espazio bat eratzeko, edozein izan daitekeena; bai etxe bat, bai parke bat, baita kontaktu sozialerako eta aisiarako espazioak ere adibidez. 




Maketa hau egitean Leire Garcia eta biok aurretik azaldu dudan arkitekturaren prozesua adierazi nahi genuen, bide bat bezala, gero eta aldapatsuagoa baina, aldi berean, gero eta handiago eta garrantzitsuagoa. Artea izanda dena batzen duen emaitza.