domingo, 12 de mayo de 2013

MADRILEKO BIDAIA

Sarrera honetan duela hilabete bat Madrilera egindako bidaiari buruz hitz egingo dizuet.


Bidaia larunbat goizean hasi zen, konkretuki Bilbotik atera nintzen beste klase kide batzuekin.  Lau edo bost orduko bidaia ostean Madrilen geunden eta maletak Malasaña auzoan kokatzen zen The Living Roof ostatuan utzi eta gero Reina Sofia museora abiatu ginen.
Reina Sofian, Cristina Iglesias eskultore donostiarraren obrak ikusi genituen.



Ondoren Mataderora joan ginen, asko gustatu zitzaidana. Bertan biztanleentzako ekintza ezberdinak egiten zirela ikusi genuen. Gogoratzen nahiz Bilboko Alhondiga-ren antzera iruditu zitzaigula baina eskala izugarrian.

Matadero ostean Tabakalerara joan ginen, bi eraikin ezberdin osatzen zutenak, lehenengoa udalaren eraikin bat da baina kaleko jendea okupatzen du, eta kontzertuentzat, bilerentzat eta denbora pasatzeko erabiltzen dute, besteak beste.  Jarraian eraikinaren ondo ondoan zegien beste eraikinera joan ginez, baita udalarena zena, baina kasu honetan udalaren aginpean zegoena, honek ez zuen zer ikusirik aurrekoarekin, honetan artelanak, argazkiak, eta horrelakoak zeuden.



Hau ikusi genuenean arratsalde librea eman ziguten eta ingurua ikustera joan ginen, Plaza Mayor eta Sol, besteak beste.


Hurrengo egunean, igandean, Campo de la Cebada-ra joan ginen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan hitzaldia eman ziguten. Proiektua nola jaio zen, zein den haien helburua eta nola auzokideekin batera hain urrunera ailegatu diren.


Gero alboan dagoen merkatura joan ginen eta denbora librea utzi ziguten.


Eta azkeneko egunean goizean Madriletik irten eta Burgosera abiatu ginen. Han, Roa de Duero herrira joan eta eraiki berri zuten ardoaren inguruko eraikin bat erakutsi ziguten. Eta hau eta gero Gumiel de Izan herrian kokatzen den Bodegas Portia-ra joan ginen, Norman Foster arkitektoak diseinatu zuena. Eta bertan eraikin osoa erakutsi ostean ardoa dastatzera gonbidatu ziguten, oso atsegina haien partetik.



III. HABITATA

TRINITATE PLAZA

Habitat honetan kontuan izan behar genituen hainbat irizpide; Donostiako alde zaharrean dagoen Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatu zuen plazan kokatuta egon behar zela, inguruko biztanleen eskaerei erantzun behar zuela eta eraikuntza arin bat izan behar zela.


Hori dela eta negutegi bat eraikitzea erabaki dut.
Erabaki hau hartzeko Madrilen hartu nituen influentziak kontuan izan ditut. “Plaza de la Cebada” -n ikusitako landatze mahaiak ideia polita eman zidaten, eta auzokideen artean barazkiak eta landareak landatzeko aukera oso interesgarria iruditu zitzaidan. Kontua da Trinitate plaza oso ondo egon zezakeela auzoko jendearentzat eginda egongo balitz, gaur egun oso pertsona gutxi plaza disfrutatzen baitute.



Negutegia bolatokiaren gaineko hormaren gainean zabaltzen den lur zati batean kokatzen da. Argi dago plazan lekurik egokiena hori izango zela, beste guztia harriz, hormigoiz eta beste material landaezinez eginda dagoelako.


Hau egiteko erabilitako material nagusiak, aluminioa eta polikarbonatoa izango lirateke. Zergatik? Arkitektura arin bat lortzeko materialik egokienak iruditu zitzaizkidalako, aluminioa oso material arina baita eta mugitzeko erreza, gainera material honen mantenua sinplea eta merkea da, eta ere bai polikarbonatoa beira edo kristala baino merkeago delako. Konkretuki polikarbonato albeolarra erabili dut, lorategi pabilioietarako oso maiz erabiltzen delako, praktikoki gardena delako eta eguzkia sartzea gauzarik garrantzitsuenetariko bat da landareentzat.

Honen neurriak 3.5m zabalera, 12m luzeera eta altuera, bi aldeetara, alde batetik 3m-koa eta bestetik, inklinatua izanda, 4m-ra ailegatzen da. Neurri hauekin inguruan dauden auzokideentzako espazio nahikoa egon beharko litzateke bakoitza bere hasiak landatzeko, kontuan izanik bakoitzaren kontsumorako izango zirela. Honen funtzio nagusia bakoitzak etxera eramango duenaren kontrol propioa izatea izango litzateke, baita diru aurreztea ere.


Negutegia ate bat eta hainbat leihorekin osatzen da. Aireztapena oso oso garrantzitsua da negutegi baten barruan dauden landareentzat, horretarako komeni da eguzkia zuzenean jotzen ari denean ordu batean zehar leihoak irekita mantentzea barruan sortzen den bero gehiegia kanporatzeko eta aire freskoa sartu ahal izateko. Era honetan barruan hezetasun gehiegi ez geratzea bermatzen dugu, landareentzat txarra izango bailitzake hori.


Barrura sartzean bi espazio ezberdin daude, bata landatze mahaiena eta bestea zoruan bertan landatutako lekua. Landareak ez dute hasteko joera berdina eta batzuk beste batzuk baino arinago hasten dira, edo lur zati gehiago behar dute…etab. horregatik leku mugaketa hau. Sentikorrago diren landareak kutxetan sartzeko eta baratze gogorrak lurrean kokatzeko. Landatze mahai hauek 200x80x80 cm-koak dira bata bestearen parean kokaturik. Eta egurrezkoak dira, urari erresistentea den egurrezkoak.


PLANOAK:





Kontzeptuari buruz oso interesgarria iruditu zitzaidan 2T_huerting. taldeak planteatuta baratzeak, edonon eta edonorentzat izan daitezkeela adieraziz, eta jarraian web orria lagatzen dizuet.

II. HABITATA

HIRIKO HABITATA

Proiektu honetan proiektoseko ikasgaiaren hiru irakasleentzako habitat bat egin behar genuen.
Eta hiru aukera eman ziguten uniaren inguruan; bata uniaren antzinako sarrera, bestea uniaren alboan aurkitzen diren etxebizitza batzuek duten eraiki gabeko “soto” moduko bat maldan dagoena, eta bestea uniaren aurrean eta beste bi unien artean kokatzen diren hiru pibote, argiztatze funtzioa betetzen dutenak.
Nire kasuan, hiru piboteak aukeratu nituen.


Hemen hirurak estaltzen duen bi solairuko etxe bat diseinatu dut. Lehengo solairuan hasten dena, beheko planta libre utziz jendea pasa dadin, nahiz eta “erdi-pribazitate “ bat emateko hesi bat ipini aurretikan zegoen hesiari lotuta.

Eraikina kanpotik ikusita fatxada osoa kristala dela konturatzen zara, arintasuna emateko asmoz, berez, tamaina dezente duelako.

Hasteko hiru pibotetik erdikoan kokatzen diren eskaileretatik igo behar da, eta sarrera atea zeharkatzean egongela eta sukaldearekin topo egiten duzu, eskuma aldean pasillo moduko bat izanda solairu honen beste aldean aurkitzen den estudiora joateko bide bat izanik, egurrezko zutabe estu batzuez banatuta dagoena. Behin etxe barruan plantaren erdian kokatzen den lauki batean komuna aurkitzen da, fatxadari atxikia ezin baitzen ipini. Eta komunaren beste aldean estudioa dago, sukaldea eta egongelatik  banatzeko asmoz. Aurretik esan dudan moduan estudiora bi aldeetatik joan daiteke; sarreratik bertatik eskumara biratuz eta oso argitsua den pasillo batetik joanez, batez ere goiko solairuarekin komunikatzen duen argizulo bat duelako edo, bestela, komunaren aldean dagoen beste pasillo batetik ere.  

Bigarren solairuan aldiz, hiru logelak eta terraza daude. Hiru logelak, nahiz eta kokapen ezberdina izan oso argitsuak dira eta tamaina berekoak. Eta logeletatik terrazara irteteko pasillo bat zeharkatu baino ez da egin behar. Terrazak oso kokapen estrategikoa du, hegoalderantz begira, eta eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte praktikoki  denbora guztian ematen dio.

Eta fatxadaren kontua nahiko garrantzitsua zen, eraikinaren kokapenagatik eguzkia asko jotzen baitio eta kristalezko fatxada izan negutegi efektua eratu zezakeen, horretarako, beira berezia erabiltzeaz aparte, estalkia nahiko ateratzen da eraikinetik hegoalderantz, horrela alde horretan itzala emango dio eta ez da gehiegi berotuko. 





 PLANOAK:


martes, 30 de abril de 2013

KAIOLAK, GUARDASOLAK ETA BURBUILAK

Javier Echepare 

Jaulas, paraguas y burbujas

Como paradigmas para la producción espacial en arquitectura y otras arquitecturas de la promiscuidad



Javier Echepare arkitektoak, eskolan bertan ikasketak egindakoa, arkitekturaren inguruan kaiolak, guardasolak eta burbuilei buruzko hitzaldi bat azaldu zigun.

Hitzaldian elementu bakoitzaren azterketa egin zuen, eraikin bat diseinatzean forma ezberdinen arabera eratzen den habitatari buruz. Garrantzi handia emanez proportzioei, gauzak angelu guztietatik ikusi behar direla azalduz.

 Kaiolen kasuan, bere azalpena argia izan zen, berez kaiola kaiolan bertan egiten denaren ideiaren kontra joaten den espazioa izaten saiatzen da, hau da, kanpoaldeko egoeren antzera izatea saiatzen da. Kanpoko eta barneko erlazioa fluidoa izaten, limitea lausotuz.
Adibidez, Cedric Pricek itxiturak mugatara eramaten ditu, berak eraikitako kaiola dela eta. Baita Echeparek Farnsworth etxea kaiolenetarik txarrena zela esan zuen ere, saiakeran txarto atera baitzitzaion Mieseri kanpo-barru arteko erlazio hori.


Guardasolak bi ezaugarri garrantzitsu ditu habitat bat eratzean; ez duela fatxadarik, baina aldi berean kanpoko arazoetatik babesteko gaitasuna duela era batean edo bestean.
Adibide giza, Bruselaseko pabilioia izendatu zuen Echeparek.




 Eta burbuilak tentsioarekin erlazionatu zituen, kanpoko eta barruko muga puntua bilatzen saiatzen direnak. Jacques Cousteau-ren itsaspeko habitata adibidez, oso ondo adierazten duena kanpoa eta barruaren arteko erlazio estua baina aldi berean hain desberdina dena.



 
Eta azkenean, arkitektura anbiguo eta nahasiari buruz hitz egin zuen, promiskuoa. Pertsonen formekin, bizitzarekin erlazio gehiago duten formekin, errealagoak direnak. 









lunes, 29 de abril de 2013

LA BUENA VIDA

WARHOL AT THE FACTORY: de las comunas freudomarxistas al loft  neoyorquino


Iñaki Ábalos, donostiarra den arkitektoa, LA BUENA VIDA” liburuan habitat kontzeptuaren inguruan 7 bizimodu kontzeptu desberdinak aztertzen ditu, baina hemen aztertuko duguna liburuaren bosgarren kapitulua izango da, Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino".

Kapitulu honek nola komuna batetik New Yorkeko 80.mendean famatuenen ziren loft-etara ailegatzen den azaltzen du. Eta horretarako Andy Warholek NYeko 47 kalean eratu zuen Factory izeneko habitata erreferentzia giza hartu egin da.

Esan daiteke, komuna bat habitatzeko era bat dela, pentsatzeko, baina baita arkitektonikoki eraikitako leku pribatu bat ere, bere sorrera antolaketa sozial desberdinei dagokiona. Hau, mundua bateratzen duen ikasteko ardatz sozial berri bat izango da eta honen barruan ez da inolako nagusikeriarik egongo. Leku hauetan momentuan nagusi den kulturaren kontra joaten dira, askotan okupa bezela baitaude.

Eta antzeko gauza bat eratu zen honen inguruan baina, esan dezakegu “sofistikatuagoa” izango zena, hau da, Manhattanen eratutako tribuak bizitzeko arte berri baten bila zeuden, familiaren ideia bizitzaren proiektu nagusi bezela albo batean utziz, eta bizitzaren plazerez gozatzean zentratuagoa zegoen bizitzeko era sortuz, batez ere Parisen eta Berlinen hasia. Orduan NYeko loft-a eratuko da.

Loft bat bolumen handiko tailer-etxe bat izango zen, non, lan kreatiboa, bai banakakoa zein taldekakoa, erosotasuna, luxua, ordena eta intimitatearen gainetik egongo zen. Leku hauek inprobisatuak ziren, desordenatuak, baina hiriaren zentroan kokatuak egon behar zirenak. Loft-a arte galeria bezela izango zen, eta hiria natura bezela. Hauetan altzariak etab. birziklatzen ziren eta erabilera berriak emango zitzaien, ohikoa ez den leku bat eratzeko.

Orduan, Andy Warholen Factory agertzen da, honek dana nahi du, baina gauza bakoitzetik hoberena, eta horretan ezaguna egiten hasi zen, jende famatua bere loft-era joanez eta honetan festak, bilerak, ekintzak etab. eginez. Berez, Andy Warhol Factory proiektatzean nahiko bitxia izan zen garairako, dana plata kolorez eginik, berrerabilitako altzariak erabiliz etab. baina momentuan “boom” bezela izan zen, loft-a espazio dotorea bihurtuz, espazio dotorea jende eleganteentzat.



Beraz, zein ezaugarri izango dute komunean etxe komuna, loft-ak, Warholen Factory honetan sartuz, eta etxe okupak?
Garaiko etxe normal baten erabileratik at zeudela, pribatutasunaren kontzeptua minimoetara eramaten baitute, tabu sozial eta sexualak askatuz. Kualidadeak, gaitasunak, kalidadearen gainetik agertuz, orain merkea hobea izanik eta dana umore onarekin antolatuz.

miércoles, 3 de abril de 2013

GREEN ROOFS

Berotze globalaren efektuei aurre egitera laguntzen duen hiri handietako terrazetako joera izaten hasi da. Alferrik galduta egon ohi diren terrazei funtzionaltasuna emateko era izanda.
Green Roofs-en helburuetako bat eraikin handiak eraikitzen hasi zirenean kendu zen berdea itzultzea da.
Horretarako, eraikinetako sabaiak egokitzen dira landarako erabili ahal izateko. Landarez estalita egoteko gaitasuna duten terrazak geroz eta gehiago izanda, handiagoa izango da askatutako oxigeno kopurua, airean dauden gas kutsatzaileak murriztuz. Kutsadura arazoak dituzten hirientzako izugarrizko ideia ona izanda.
Beste abantaila garrantzitsua euriteen bitartean kalera doazen ur kantitateak asko gutxitzen direla da, estoldek eta iturbide-sistemek kolapsatzen saihestuz, zeramika zoruak eta mintzak ez baitute soberako ura zurgatzen eta landareak bai. Hau da, hiri-uholdeetako arazoa txikiagotzen du era garrantzitsuan.
Baina abantailak ez dira komunitatearentzat bakarrik, bertako biztanleak sistema honen onurak esperimentatu ahal izango dutelako ere. Landare-lur kapak isolatzaile giza lan egiten baitu, bai soinu eta tenperaturarako. Honek, energia erabilpena nabari jeistea laguntzen du.
Gaur egun geroz eta “Green Roof” gehiago eraikitzen ari dira, sabai laua duten edozein eraikinetan koka daitekeelako, baina baita aldapa duten sabaietan ere.





Sistema honetan hainbat geruza parte hartzen dute: lehenengo sabaiaren gainean inklinazio arin bat egon behar da; honen gainean geomintz bat ipintzen da gainazala iragazgaitza bihurtzeko; jarraian, drainatze gelaxka ipintzen da, ura pasatzen uzten duena baina lurra ez; honen gainean lamina geotextila, landareen sustraiak eraikinaren egiturara ailegatu ez daitezen; ondoren, lurra, ahal bada landare-lurra arinagoa baita eta lur naturala baino proteina gehiago dituelako; eta azkenik, landaredia.




Pertsonalki, Daniel Roehr, British Columbia unibertsitateko irakasleak eman zigun hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan. Batez ere arkitektoei interesa jartzean ipini zion interesagatik. Berez, berarentzat, Green Roof bat bere kabuz lan egiteko kapaz izan behar da, hau da, energia elektrikorik gabe. 
Dena den, arkitekto bat landaredian, uran, CO2an eta horren inguruko gaietan espezializatuak diren pertsonekin elkartu behar da proiektu bat egiteko.
Horregatik hainbat ondorio atera ziren hitzaldian; lehengoa, oso garrantzitsua dela eraikin baten sistemak batera eta guztiak elkarlanean egitea, eta bigarrena, sistemarik garrantzitsu eta eraginkorrena zein den ezagutzea bere kokapena ezartzeko. 

TRINITATE PLAZA

LUIS PEÑA GANCHEGUI

Luis Peña Ganchegui 1976. urtean Bartzelonan arkitektura irakasle giza hasi zen eta, hurrengo urtean Donostiako arkitektura eskola eraiki zuen, Bartzelonako unibertsitatearen menpe egonda.
Bere lanen artean 1963an Donostiako alde zaharrean eraikitako Trinitate Plaza dago, udaletxeko arkitekto izanda egin zuena. Plaza hau harresien eraistearen 100. urteurrena ospatzeko eraiki zen, hasiera batean frontoi eta bolatoki bezala. Baina ez zuen bera bakarrik egin, udaletxeko delineatzaileak eta herriak berak ere egin baitzuten, Gancheguik plazari aldaketa batzuk eman zizkion, hala nola; frontoia baxuago egiten du pilotaren ibilbidean antzera egiteko, bolatokia estaltzen du eta oso garrantzitsua dena plazarako, multzoari batasuna ematen baitio, inguru osotik zehar ipintzen duen maileria da, egindako materialarekin batera, dena homogeneo geratzeko.
Baina plaza asko aldatu da, zoritxarrez. Era batean babesteko asmoz itxi zuten eta gertu dagoen ikastetxe baten kirol patio bezala erabiltzen hasi ziren, eta baita inguratzen zuen eraikin bat bota zuten ere askoz modernoago zen beste bat ipintzeko, horrek plazari itxura guztiz aldatu dio eta gaur egun ez du zerikusirik bere garaian zegoenarekin konparatuz.


Plaza honetan espazio desberdinak topa ditzakegu, besteak beste; sarrera, plaza inguratzen duten eskailera eta arrapalak, plazan dagoen frontoia, aurrekaldean topa dezakegun bolatokia goian duen “terraza”-rekin, plazaren itxituran laguntzen duten Santa Maria del Coro basilika eta San Telmo museoa eta plazari batasuna ematen laguntzen duen eskailera, bai bolatoki ondoan aurkitzen dena baita bolatokiaren aurrean dagoena ere.