
Green Roofs-en helburuetako bat eraikin handiak eraikitzen
hasi zirenean kendu zen berdea itzultzea da.
Horretarako, eraikinetako sabaiak egokitzen dira landarako erabili ahal
izateko. Landarez estalita
egoteko gaitasuna duten terrazak geroz eta gehiago izanda, handiagoa izango da
askatutako oxigeno kopurua, airean dauden gas kutsatzaileak murriztuz. Kutsadura
arazoak dituzten hirientzako izugarrizko ideia ona izanda.

Baina abantailak
ez dira komunitatearentzat bakarrik, bertako biztanleak sistema honen onurak esperimentatu
ahal izango dutelako ere. Landare-lur kapak isolatzaile giza lan egiten baitu,
bai soinu eta tenperaturarako. Honek, energia erabilpena nabari jeistea
laguntzen du.
Gaur egun geroz
eta “Green Roof” gehiago eraikitzen ari dira, sabai laua duten edozein
eraikinetan koka daitekeelako, baina baita aldapa duten sabaietan ere.
Sistema honetan
hainbat geruza parte hartzen dute: lehenengo sabaiaren gainean inklinazio arin
bat egon behar da; honen gainean geomintz bat ipintzen da gainazala iragazgaitza
bihurtzeko; jarraian, drainatze gelaxka ipintzen da, ura pasatzen uzten duena
baina lurra ez; honen gainean lamina geotextila, landareen sustraiak
eraikinaren egiturara ailegatu ez daitezen; ondoren, lurra, ahal bada landare-lurra
arinagoa baita eta lur naturala baino proteina gehiago dituelako; eta azkenik, landaredia.
Pertsonalki,
Daniel Roehr, British Columbia unibertsitateko irakasleak eman zigun hitzaldia
oso interesgarria iruditu zitzaidan. Batez ere arkitektoei interesa
jartzean ipini zion interesagatik. Berez, berarentzat, Green Roof bat bere
kabuz lan egiteko kapaz izan behar da, hau da, energia elektrikorik gabe.
Dena den, arkitekto bat landaredian, uran, CO2an eta horren inguruko gaietan espezializatuak diren pertsonekin elkartu behar da proiektu bat egiteko.
Dena den, arkitekto bat landaredian, uran, CO2an eta horren inguruko gaietan espezializatuak diren pertsonekin elkartu behar da proiektu bat egiteko.
Horregatik
hainbat ondorio atera ziren hitzaldian; lehengoa, oso garrantzitsua dela
eraikin baten sistemak batera eta guztiak elkarlanean egitea, eta bigarrena,
sistemarik garrantzitsu eta eraginkorrena zein den ezagutzea bere kokapena
ezartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario