domingo, 12 de mayo de 2013

II. HABITATA

HIRIKO HABITATA

Proiektu honetan proiektoseko ikasgaiaren hiru irakasleentzako habitat bat egin behar genuen.
Eta hiru aukera eman ziguten uniaren inguruan; bata uniaren antzinako sarrera, bestea uniaren alboan aurkitzen diren etxebizitza batzuek duten eraiki gabeko “soto” moduko bat maldan dagoena, eta bestea uniaren aurrean eta beste bi unien artean kokatzen diren hiru pibote, argiztatze funtzioa betetzen dutenak.
Nire kasuan, hiru piboteak aukeratu nituen.


Hemen hirurak estaltzen duen bi solairuko etxe bat diseinatu dut. Lehengo solairuan hasten dena, beheko planta libre utziz jendea pasa dadin, nahiz eta “erdi-pribazitate “ bat emateko hesi bat ipini aurretikan zegoen hesiari lotuta.

Eraikina kanpotik ikusita fatxada osoa kristala dela konturatzen zara, arintasuna emateko asmoz, berez, tamaina dezente duelako.

Hasteko hiru pibotetik erdikoan kokatzen diren eskaileretatik igo behar da, eta sarrera atea zeharkatzean egongela eta sukaldearekin topo egiten duzu, eskuma aldean pasillo moduko bat izanda solairu honen beste aldean aurkitzen den estudiora joateko bide bat izanik, egurrezko zutabe estu batzuez banatuta dagoena. Behin etxe barruan plantaren erdian kokatzen den lauki batean komuna aurkitzen da, fatxadari atxikia ezin baitzen ipini. Eta komunaren beste aldean estudioa dago, sukaldea eta egongelatik  banatzeko asmoz. Aurretik esan dudan moduan estudiora bi aldeetatik joan daiteke; sarreratik bertatik eskumara biratuz eta oso argitsua den pasillo batetik joanez, batez ere goiko solairuarekin komunikatzen duen argizulo bat duelako edo, bestela, komunaren aldean dagoen beste pasillo batetik ere.  

Bigarren solairuan aldiz, hiru logelak eta terraza daude. Hiru logelak, nahiz eta kokapen ezberdina izan oso argitsuak dira eta tamaina berekoak. Eta logeletatik terrazara irteteko pasillo bat zeharkatu baino ez da egin behar. Terrazak oso kokapen estrategikoa du, hegoalderantz begira, eta eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte praktikoki  denbora guztian ematen dio.

Eta fatxadaren kontua nahiko garrantzitsua zen, eraikinaren kokapenagatik eguzkia asko jotzen baitio eta kristalezko fatxada izan negutegi efektua eratu zezakeen, horretarako, beira berezia erabiltzeaz aparte, estalkia nahiko ateratzen da eraikinetik hegoalderantz, horrela alde horretan itzala emango dio eta ez da gehiegi berotuko. 





 PLANOAK:


No hay comentarios:

Publicar un comentario