domingo, 12 de mayo de 2013

III. HABITATA

TRINITATE PLAZA

Habitat honetan kontuan izan behar genituen hainbat irizpide; Donostiako alde zaharrean dagoen Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatu zuen plazan kokatuta egon behar zela, inguruko biztanleen eskaerei erantzun behar zuela eta eraikuntza arin bat izan behar zela.


Hori dela eta negutegi bat eraikitzea erabaki dut.
Erabaki hau hartzeko Madrilen hartu nituen influentziak kontuan izan ditut. “Plaza de la Cebada” -n ikusitako landatze mahaiak ideia polita eman zidaten, eta auzokideen artean barazkiak eta landareak landatzeko aukera oso interesgarria iruditu zitzaidan. Kontua da Trinitate plaza oso ondo egon zezakeela auzoko jendearentzat eginda egongo balitz, gaur egun oso pertsona gutxi plaza disfrutatzen baitute.



Negutegia bolatokiaren gaineko hormaren gainean zabaltzen den lur zati batean kokatzen da. Argi dago plazan lekurik egokiena hori izango zela, beste guztia harriz, hormigoiz eta beste material landaezinez eginda dagoelako.


Hau egiteko erabilitako material nagusiak, aluminioa eta polikarbonatoa izango lirateke. Zergatik? Arkitektura arin bat lortzeko materialik egokienak iruditu zitzaizkidalako, aluminioa oso material arina baita eta mugitzeko erreza, gainera material honen mantenua sinplea eta merkea da, eta ere bai polikarbonatoa beira edo kristala baino merkeago delako. Konkretuki polikarbonato albeolarra erabili dut, lorategi pabilioietarako oso maiz erabiltzen delako, praktikoki gardena delako eta eguzkia sartzea gauzarik garrantzitsuenetariko bat da landareentzat.

Honen neurriak 3.5m zabalera, 12m luzeera eta altuera, bi aldeetara, alde batetik 3m-koa eta bestetik, inklinatua izanda, 4m-ra ailegatzen da. Neurri hauekin inguruan dauden auzokideentzako espazio nahikoa egon beharko litzateke bakoitza bere hasiak landatzeko, kontuan izanik bakoitzaren kontsumorako izango zirela. Honen funtzio nagusia bakoitzak etxera eramango duenaren kontrol propioa izatea izango litzateke, baita diru aurreztea ere.


Negutegia ate bat eta hainbat leihorekin osatzen da. Aireztapena oso oso garrantzitsua da negutegi baten barruan dauden landareentzat, horretarako komeni da eguzkia zuzenean jotzen ari denean ordu batean zehar leihoak irekita mantentzea barruan sortzen den bero gehiegia kanporatzeko eta aire freskoa sartu ahal izateko. Era honetan barruan hezetasun gehiegi ez geratzea bermatzen dugu, landareentzat txarra izango bailitzake hori.


Barrura sartzean bi espazio ezberdin daude, bata landatze mahaiena eta bestea zoruan bertan landatutako lekua. Landareak ez dute hasteko joera berdina eta batzuk beste batzuk baino arinago hasten dira, edo lur zati gehiago behar dute…etab. horregatik leku mugaketa hau. Sentikorrago diren landareak kutxetan sartzeko eta baratze gogorrak lurrean kokatzeko. Landatze mahai hauek 200x80x80 cm-koak dira bata bestearen parean kokaturik. Eta egurrezkoak dira, urari erresistentea den egurrezkoak.


PLANOAK:





Kontzeptuari buruz oso interesgarria iruditu zitzaidan 2T_huerting. taldeak planteatuta baratzeak, edonon eta edonorentzat izan daitezkeela adieraziz, eta jarraian web orria lagatzen dizuet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario