Liburu hau irakurtzen hasi bezain
pronto ezer ez nuela ulertuko pentsatu dut, baina bukatu dudanean guztiz
pentsaera aldatu dudala konturatu naiz.
Hasiera batean arraro samar egin zait,
denbora eta espazioaren azalpenarekin galduta egon bainaiz, baina irakurtzen
joan ahala gauzez konturatzen hasten zara, hots, espazio guztiak denborarekin
elkar loturik doazela.
Dena den, liburu honetan interesgarriena orrialdea,
ohea, logela, apartamentua eta ateari buruz hitz egiten hasten denean
ailegatzen da nire ustez. Oso ondo azaltzen du zer nolako espazioa eratzen duen
elementu bakoitzak.
Espazio bakoitza funtzio bat betetzen
du, baina funtzio partikular horiek betetzen duen espazioa aldakorra izan
daiteke.
Baita oso interesgarria iruditu zait
liburuan agertzen den esaldi bat; “etxe
baten eguneroko bizitzaren jarduera bakoitza ordutegi bati dagokio eta ordutegi
bakoitzari apartamentuaren pieza bat dagokio”. Horrekin oso ondo laburtzen
du espazio-denbora kontzeptua eta gaur egun dugun ideia, hau da, egungo
arkitekto batek denboraren arabera erabiltzen diren espazioak soilik ikusten
ditu, hots, gauean lo egiteko logela, gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko
ordutegietan sukaldea, arratsaldeetan eta denbora librea dugunean egongela… eta
espazio guzti horiek espazio askeak dira bata besteengandik. Horregatik oso
interesgarria iruditu zait idazleak bere esperientzia propioak azaldu izateak,
horrekin edonon eta edonoiz edozein espazio erabili dezakegula ulertu dudalako,
hau da, ez denbora ezta espazioa kontuan izanik baizik eta bakoitzaren
sentsazioak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario