Arkitekturan ametsak, bakoitzaren ideiak, imajinazioa, sentsazioak, originaltasuna…etab.
fusionatzen dira espazio bat eratzeko, edozein motatako espazioa, arkitektura
ez baita soilik eraikin bat, arkitektura eratutako lekua baita, inguruarekin
erlazio zuzena izan behar duena. Horregatik denboran zehar estilo ezberdinak
egon dira, momentu bakoitzaren arabera pentsaera asko aldatu baita.
Baina arkitekturan ere teknika bat
eraman behar da, hau da, eraikitzen den obra mantenduko dela bermatzeko
ezagutza izan behar da. Bere erabilerarako egokia dela jakinez eta baita era
bateko estetika izango duela ere. Eraikitzean diseinua eta estetika
garrantzitsuak direlako ere, horretan oinarritzen baita gizakiak begi bistan
izango duen sentsazioa zein izango den, hots, arte ederrekin baita erlazio
zuzena du.
Eta horretan datza arkitekto baten
lana, arte honen ezagutza handia izatea egokia den espazio bat eratzeko,
edozein izan daitekeena; bai etxe bat, bai parke bat, baita kontaktu
sozialerako eta aisiarako espazioak ere adibidez.
Maketa hau egitean Leire Garcia eta
biok aurretik azaldu dudan arkitekturaren prozesua adierazi nahi genuen, bide
bat bezala, gero eta aldapatsuagoa baina, aldi berean, gero eta handiago eta
garrantzitsuagoa. Artea izanda dena batzen duen emaitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario