Javier Echepare
Jaulas, paraguas y burbujas
Como paradigmas para la producción espacial en arquitectura y otras arquitecturas de la promiscuidad
Javier Echepare arkitektoak, eskolan bertan ikasketak egindakoa, arkitekturaren
inguruan kaiolak, guardasolak eta burbuilei buruzko hitzaldi bat azaldu zigun.
Hitzaldian elementu bakoitzaren azterketa egin zuen, eraikin bat diseinatzean forma ezberdinen arabera eratzen den habitatari buruz. Garrantzi handia emanez proportzioei, gauzak angelu guztietatik ikusi behar direla azalduz.

Adibidez, Cedric Pricek itxiturak mugatara eramaten ditu, berak eraikitako kaiola dela eta. Baita Echeparek Farnsworth etxea kaiolenetarik txarrena zela esan zuen ere, saiakeran txarto atera baitzitzaion Mieseri kanpo-barru arteko erlazio hori.
Guardasolak bi ezaugarri garrantzitsu ditu habitat bat eratzean; ez duela fatxadarik, baina aldi berean kanpoko arazoetatik babesteko gaitasuna duela era batean edo bestean.
Adibide giza, Bruselaseko pabilioia izendatu zuen Echeparek.
Eta burbuilak tentsioarekin erlazionatu zituen, kanpoko eta barruko muga puntua bilatzen saiatzen direnak. Jacques Cousteau-ren itsaspeko habitata adibidez, oso ondo adierazten duena kanpoa eta barruaren arteko erlazio estua baina aldi berean hain desberdina dena.
Eta azkenean, arkitektura anbiguo eta nahasiari buruz hitz egin zuen, promiskuoa. Pertsonen formekin, bizitzarekin erlazio gehiago duten formekin, errealagoak direnak.




















