domingo, 12 de mayo de 2013

MADRILEKO BIDAIA

Sarrera honetan duela hilabete bat Madrilera egindako bidaiari buruz hitz egingo dizuet.


Bidaia larunbat goizean hasi zen, konkretuki Bilbotik atera nintzen beste klase kide batzuekin.  Lau edo bost orduko bidaia ostean Madrilen geunden eta maletak Malasaña auzoan kokatzen zen The Living Roof ostatuan utzi eta gero Reina Sofia museora abiatu ginen.
Reina Sofian, Cristina Iglesias eskultore donostiarraren obrak ikusi genituen.



Ondoren Mataderora joan ginen, asko gustatu zitzaidana. Bertan biztanleentzako ekintza ezberdinak egiten zirela ikusi genuen. Gogoratzen nahiz Bilboko Alhondiga-ren antzera iruditu zitzaigula baina eskala izugarrian.

Matadero ostean Tabakalerara joan ginen, bi eraikin ezberdin osatzen zutenak, lehenengoa udalaren eraikin bat da baina kaleko jendea okupatzen du, eta kontzertuentzat, bilerentzat eta denbora pasatzeko erabiltzen dute, besteak beste.  Jarraian eraikinaren ondo ondoan zegien beste eraikinera joan ginez, baita udalarena zena, baina kasu honetan udalaren aginpean zegoena, honek ez zuen zer ikusirik aurrekoarekin, honetan artelanak, argazkiak, eta horrelakoak zeuden.



Hau ikusi genuenean arratsalde librea eman ziguten eta ingurua ikustera joan ginen, Plaza Mayor eta Sol, besteak beste.


Hurrengo egunean, igandean, Campo de la Cebada-ra joan ginen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan hitzaldia eman ziguten. Proiektua nola jaio zen, zein den haien helburua eta nola auzokideekin batera hain urrunera ailegatu diren.


Gero alboan dagoen merkatura joan ginen eta denbora librea utzi ziguten.


Eta azkeneko egunean goizean Madriletik irten eta Burgosera abiatu ginen. Han, Roa de Duero herrira joan eta eraiki berri zuten ardoaren inguruko eraikin bat erakutsi ziguten. Eta hau eta gero Gumiel de Izan herrian kokatzen den Bodegas Portia-ra joan ginen, Norman Foster arkitektoak diseinatu zuena. Eta bertan eraikin osoa erakutsi ostean ardoa dastatzera gonbidatu ziguten, oso atsegina haien partetik.



III. HABITATA

TRINITATE PLAZA

Habitat honetan kontuan izan behar genituen hainbat irizpide; Donostiako alde zaharrean dagoen Luis Peña Ganchegui arkitektoak diseinatu zuen plazan kokatuta egon behar zela, inguruko biztanleen eskaerei erantzun behar zuela eta eraikuntza arin bat izan behar zela.


Hori dela eta negutegi bat eraikitzea erabaki dut.
Erabaki hau hartzeko Madrilen hartu nituen influentziak kontuan izan ditut. “Plaza de la Cebada” -n ikusitako landatze mahaiak ideia polita eman zidaten, eta auzokideen artean barazkiak eta landareak landatzeko aukera oso interesgarria iruditu zitzaidan. Kontua da Trinitate plaza oso ondo egon zezakeela auzoko jendearentzat eginda egongo balitz, gaur egun oso pertsona gutxi plaza disfrutatzen baitute.



Negutegia bolatokiaren gaineko hormaren gainean zabaltzen den lur zati batean kokatzen da. Argi dago plazan lekurik egokiena hori izango zela, beste guztia harriz, hormigoiz eta beste material landaezinez eginda dagoelako.


Hau egiteko erabilitako material nagusiak, aluminioa eta polikarbonatoa izango lirateke. Zergatik? Arkitektura arin bat lortzeko materialik egokienak iruditu zitzaizkidalako, aluminioa oso material arina baita eta mugitzeko erreza, gainera material honen mantenua sinplea eta merkea da, eta ere bai polikarbonatoa beira edo kristala baino merkeago delako. Konkretuki polikarbonato albeolarra erabili dut, lorategi pabilioietarako oso maiz erabiltzen delako, praktikoki gardena delako eta eguzkia sartzea gauzarik garrantzitsuenetariko bat da landareentzat.

Honen neurriak 3.5m zabalera, 12m luzeera eta altuera, bi aldeetara, alde batetik 3m-koa eta bestetik, inklinatua izanda, 4m-ra ailegatzen da. Neurri hauekin inguruan dauden auzokideentzako espazio nahikoa egon beharko litzateke bakoitza bere hasiak landatzeko, kontuan izanik bakoitzaren kontsumorako izango zirela. Honen funtzio nagusia bakoitzak etxera eramango duenaren kontrol propioa izatea izango litzateke, baita diru aurreztea ere.


Negutegia ate bat eta hainbat leihorekin osatzen da. Aireztapena oso oso garrantzitsua da negutegi baten barruan dauden landareentzat, horretarako komeni da eguzkia zuzenean jotzen ari denean ordu batean zehar leihoak irekita mantentzea barruan sortzen den bero gehiegia kanporatzeko eta aire freskoa sartu ahal izateko. Era honetan barruan hezetasun gehiegi ez geratzea bermatzen dugu, landareentzat txarra izango bailitzake hori.


Barrura sartzean bi espazio ezberdin daude, bata landatze mahaiena eta bestea zoruan bertan landatutako lekua. Landareak ez dute hasteko joera berdina eta batzuk beste batzuk baino arinago hasten dira, edo lur zati gehiago behar dute…etab. horregatik leku mugaketa hau. Sentikorrago diren landareak kutxetan sartzeko eta baratze gogorrak lurrean kokatzeko. Landatze mahai hauek 200x80x80 cm-koak dira bata bestearen parean kokaturik. Eta egurrezkoak dira, urari erresistentea den egurrezkoak.


PLANOAK:





Kontzeptuari buruz oso interesgarria iruditu zitzaidan 2T_huerting. taldeak planteatuta baratzeak, edonon eta edonorentzat izan daitezkeela adieraziz, eta jarraian web orria lagatzen dizuet.

II. HABITATA

HIRIKO HABITATA

Proiektu honetan proiektoseko ikasgaiaren hiru irakasleentzako habitat bat egin behar genuen.
Eta hiru aukera eman ziguten uniaren inguruan; bata uniaren antzinako sarrera, bestea uniaren alboan aurkitzen diren etxebizitza batzuek duten eraiki gabeko “soto” moduko bat maldan dagoena, eta bestea uniaren aurrean eta beste bi unien artean kokatzen diren hiru pibote, argiztatze funtzioa betetzen dutenak.
Nire kasuan, hiru piboteak aukeratu nituen.


Hemen hirurak estaltzen duen bi solairuko etxe bat diseinatu dut. Lehengo solairuan hasten dena, beheko planta libre utziz jendea pasa dadin, nahiz eta “erdi-pribazitate “ bat emateko hesi bat ipini aurretikan zegoen hesiari lotuta.

Eraikina kanpotik ikusita fatxada osoa kristala dela konturatzen zara, arintasuna emateko asmoz, berez, tamaina dezente duelako.

Hasteko hiru pibotetik erdikoan kokatzen diren eskaileretatik igo behar da, eta sarrera atea zeharkatzean egongela eta sukaldearekin topo egiten duzu, eskuma aldean pasillo moduko bat izanda solairu honen beste aldean aurkitzen den estudiora joateko bide bat izanik, egurrezko zutabe estu batzuez banatuta dagoena. Behin etxe barruan plantaren erdian kokatzen den lauki batean komuna aurkitzen da, fatxadari atxikia ezin baitzen ipini. Eta komunaren beste aldean estudioa dago, sukaldea eta egongelatik  banatzeko asmoz. Aurretik esan dudan moduan estudiora bi aldeetatik joan daiteke; sarreratik bertatik eskumara biratuz eta oso argitsua den pasillo batetik joanez, batez ere goiko solairuarekin komunikatzen duen argizulo bat duelako edo, bestela, komunaren aldean dagoen beste pasillo batetik ere.  

Bigarren solairuan aldiz, hiru logelak eta terraza daude. Hiru logelak, nahiz eta kokapen ezberdina izan oso argitsuak dira eta tamaina berekoak. Eta logeletatik terrazara irteteko pasillo bat zeharkatu baino ez da egin behar. Terrazak oso kokapen estrategikoa du, hegoalderantz begira, eta eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte praktikoki  denbora guztian ematen dio.

Eta fatxadaren kontua nahiko garrantzitsua zen, eraikinaren kokapenagatik eguzkia asko jotzen baitio eta kristalezko fatxada izan negutegi efektua eratu zezakeen, horretarako, beira berezia erabiltzeaz aparte, estalkia nahiko ateratzen da eraikinetik hegoalderantz, horrela alde horretan itzala emango dio eta ez da gehiegi berotuko. 





 PLANOAK: